NOR GARA

BCC Innovation gastronomiaren sektoreko zentro teknologikoa da, eta haren misioa da gastronomiari eta sukaldaritzako esperientziari buruz ikertzea eta ezagutza sortzea. Ezagutza hori goi-sukaldaritzako profesionalen, elikaduraren balio-katean parte hartzen duten eragile guztien eta gizarte osoaren eskura jartzen du. Helburuen artean du, halaber, enpresa berriak sortzea.

INFORMAZIO GEHIAGO

ZERTAN ARI GARA

image description

ENPRESENTZAKO BERRIKUNTZA

Produktu berriak garatzen ditugu gure bezeroentzat; gure chef eta teknologoak elkarlanean aritzen dira eskatutako zehaztapenak beteko dituzten produktuentzako ideiak sortzeko.
GEHIAGO IRAKURRI
image description

IKERKETA

BCC Innovationek bi ardatz nagusitan gauzatzen ditu ikerketa-proiektuak: EKONOMIA ZIRKULARRA/JASANGARRITASUNA eta OSASUNA, gaur egun gizartean puri-purian dauden erronkei erantzunez, argi eta garbi.
GEHIAGO IRAKURRI
image description

EKINTZAILETZA

Gure misioa gastronomiarekin eta elikadurarekin lotutako ekintzailetza eta negozio berrien sorkuntza sustatzea da, hala maila lokalean nola munduan. 
GEHIAGO IRAKURRI

BERRIAK

  • GURE GENETIKAREN ETA MIKROBIOTAREN JANGALEAREN ARABERA JATEA


    Ibermáticak adimen artifizialeko plataforma bat sortu du, elikadura pertsonalizatua sustatzearen alorrean ikertzaileentzako funtsezko tresna izan dadin. Isila, ezin esan daiteke isila denik. Kontrakoa, egia esan. Eta, agian, hori da laugarren industria-iraultza bizitzen ari den belaunaldiaren parte izateko probarik agerikoena: etengabe ari dira hari buruz


    DETAILS
  • LABe-K PUBLIKO BERRIAK ERAKARRIKO DITU, ETA HORI APROBETXATZEKO GAUZA IZAN BEHAR DUGU


    Aldundiaren, Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren finantzaketa jaso arren, esan daiteke foru-erakundea dela LABe proiektuaren liderra, aurrekontuaren guztizko 2,4 milioietako 1,3 jarri baititu. «Ekonomia sailean oso argi genuen Gipuzkoako sektore estrategikoak diseinatu behar genituela, eta gastronomia da gure indarguneetako bat.


    DETAILS
  • SUKALDEKO BAZTERKINAK, GASTRONOMIAKO BERRIKUNTZAREN INSPIRAZIO-ITURRI


    Argitara eman berri du Bazterkin gastronomikoen balorizazioa liburua BCC Innovationek, Basque Culinary Centerrek Donostian duen ikerketa-zentroak. Ale gutxi batzuk editatu ditu erakunde barruan erabiltzeko, eta lana webgunean ipini du formatu digitalean eskuragarri, doan deskargatzeko (www.bculinarylab.com).


    DETAILS

EKITALDIAK

JASANGARRITASUNA ETA GASTRONOMIA 2018 JARDUNALDIA

VII. Jasangarritasun jardunaldia Basque Culinary Centerren antolatu zen Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta, Jasangarritasunaren Astean sustatutako beste jarduera ugariren artean. Edizio honetan, gastronomiarekin lotutako

GASTRONOMIA PERTSONALIZATURANTZ 2050

Project Gastronomía: Gastronomia pertsonalizaturantz 2050 Topaketa honetan ikertzaileek, sukaldariek, hainbat diziplinatako adituek eta enpresa-munduko adituek bat egin zuten Basque Culinary Centerren gastronomia pertsonalizatuaren

GASTRONOMY & MULTISENSORY DESIGN 2050

2018ko apirilean, Londresen (Erresuma Batua) hainbat diziplinatako 10 adituk osatutako talde batek elkarrizketa batean parte hartu zuen hainbat diziplinatako 70etik gora «gastronomorekin», datozen aldaketak partekatzeko, horiei buruz

BASALANDAREEI BURUZKO BCULINARY LAB SINPOSIOA 2017

BCulinary LABen bigarren sinposioaren gaia basalandareak izan ziren. Azken urteotan LABean egindako lana erakutsi zen eta mundu mailako hainbat aditu bildu ziren, gastronomian garrantzi handia duen basalandareen gaia partekatzeko.

GASTRONOMY & TECH 2050

2017ko ekainean, BCCren egoitzan, akademiaren munduko eta negozioetako adituek eta hainbat alorretako «gastronomoek» eztabaidan jardun zuten, 2050eko gastronomia- eta elikadura-sistema berria sortzeko bideei buruz. Ekitaldi horretan bereziki nabarmendu 

HARTZIDURARI BURUZKO BCULINARY LAB SINPOSIOA 2016

2016an hartzidurei buruzko sinposio bat antolatu zen BCulinary LABen, gaur egun sarritan lantzen den gaia baita. Bertan, hartziduraren gaiaren inguruko adierazle nagusiak bildu ziren, eta haien ikuspuntuak aztertu ziren, gai komun bati buruzkoak: