portfolio

image description

LANDAREAT

PROIEKTUARI BURUZ

Balio gastronomiko handiko plant based produktu berrien garapena

Plant based elikadura-estiloa, landareen kontsumoa animalia jatorriko elikagaien gainetik lehenestean oinarritzen dena, azken urteotan handitzen ari den joera da. Hainbat arrazoik azaltzen dute igoera edo hazkunde hori. Alde batetik, aspalditik ari dira nazioarteko erakundeak ohartarazten landareetan oinarritutako elikadura estiloa kontuan hartu behar dela, bai ingurumen arrazoiengatik, eta bai osasun arrazoiengatik. Bestalde, gero eta kontsumitzaile gehiagok uste dute beraien elikadura ohiturek eragina dutela ingurunean, eta sentsibilizazio handiagoa dute animalien ongizatearekin eta ingurumen kontzientziazioarekin lotuta dauden praktikekin. Horregatik, espero da landare munduan oinarritutako elikagaiak duten kontsumoa handitzea eta, geroz eta hedatuago egotea etorkizunean.

BCCInnovation-ek gastronomia eta elikagaigintza sektoreko enpresek landare edo plant based munduan oinarritutako produktu berrien garapenari buruz egindako eskaera handi hori antzeman du. Joera horri erantzunez, eta sukaldaritzaren berrikuntzaren eta bangoardia gastronomikoaren buru izaten jarraitzeko helburuarekin, LandarEat proiektuaren bidez plant based produktu berrien garapenaren ezagutzan sakondu nahi da, geroago, gastronomia eta elikagaien sektoreko enpresei erakutsi ahal izateko.

Proiektuak helburu bikoitza du. Batetik, lehengai berritzaileak esploratzea eta haien propietate funtzional eta teknologikoei buruzko ezagutza eskuratzea, eta, bestetik, potentzial handieneko transformazio-tekniken aplikazioa aztertzea. Horrekin guztiarekin, balio gastronomiko handiko produktu berriak garatuko dira, ohiko produktuen edo animalia proteinetan oinarritutako produktuen alternatiboak sortuz. Era berean, ezagutza horri esker, irtenbide berritzaileak eta erakargarriak eskaini ahal izango dira merkatu garaikiderako sukaldaritza mailan.

Proiektua hau Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Industriako Sailburuordetzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak finantzatzen du.

PROIEKTUAREN INFORMAZIOA

  • Egilea: BCC Innovation
  • Argitaratze data: 13 Dec, 2021
  • Kategoria:

Erlazionatutako proiektuak