JASANGARRITASUNA ETA GASTRONOMIA 2018 JARDUNALDIA
VII. Jasangarritasun jardunaldia Basque Culinary Centerren antolatu zen Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta, Jasangarritasunaren Astean sustatutako beste jarduera ugariren artean.
Edizio honetan, gastronomiarekin lotutako jasangarritasunaren nazioarteko erreferenteak bildu ditugu, haien ekimenek inpaktu positiboa baitute gizarteko eremu askotan.
Ekitaldiaren helburu nagusia munduko zenbait txokotan sortutako ideiak bateratzea izan da, aurrean ditugun arazo, erronka eta konponbide posibleak planteatzeko eta horiei buruz eztabaidatzeko. Izan ere, Basque Culinary Centerrek, erreferentziako erakunde denez gero, elkarrizketa irekia sortzeko euskarria eman behar du.
Jardunaldiaren lehen zatian hizlari gonbidatuek hitzaldi laburrak eman dituzte, beren ekimenak, aurrean dituzten erronkak eta gizarteari proposatzen dizkioten konponbideak aurkezteko. Bigarren zatian BCC Innovationek sustatutako tailer praktiko bat egin da. Bertan, zentroan garatutako prototipoen bidez jasangarritasuna lantzeko lan-ildoen berri eman da.
Topaketa honekin, gastronomiaren alorrean ditugun jasangarritasunaren erronkei aurre egiteko kolaborazioak sortzen lagunduko duten harreman-sareak sortzeko helburuarekin, sinergiak sustatu eta sortu nahi dira ekimen guztien artean.