Blog

image description

NOR GARA

 

BCC Innovation gastronomiaren sektoreko zentro teknologikoa da, eta haren misioa da gastronomiari eta sukaldaritzako esperientziari buruz ikertzea eta ezagutza sortzea. Ezagutza hori goi-sukaldaritzako profesionalen, elikaduraren balio-katean parte hartzen duten eragile guztien eta gizarte osoaren eskura jartzen du.

Zentroan diziplinarteko lantalde bat dugu: Chefak/Zientzia Gastronomietako gradudunak, Nutrizioko, Biologiako, Kimikako, Elikagaien Teknologiako, Ingeniaritza Agronomoko edo Enpresen Administrazioko lizentziadunak eta doktoreak, besteak beste. Lantalde horrek, profil horien guztien elkarlanari esker, emaitza guztiz berritzaileak erdiesten ditu, sormena eta baliabide zientifiko-teknologikoak neurri egokian uztartuta.

Oro har, BCC Innovationen ezagutza-ildoak hiru eremutan egituratzen dira:

  • Gastronomia eta osasuna eta gastronomia eta ekonomia zirkularra (jasangarritasuna) gaiak jorratzen dituen ikerketara bideratutako ekintzak. Nabarmentzekoa da hemen Project Gastronomía ekimena; haren helburua da etorkizuneko elikadura-sistema nolakoa izango den ikusaraztea, aldaketa horiei aurrea hartzeko estrategiak diseinatu ahal izateko.
  • Sukaldaritzako berrikuntza, balio gastronomiko handiko produktu berriak diseinatuz eta garatuz elikagaigintzaren eta jatetxeen industriarako.
  • Ekintzailetzako ekimenak, non balio-kate gastronomikoa eraldatzen duten proiektuak sustatzen baititugu eta oinarri teknologikoko enpresa berrien sorkuntza bultzatzen baitugu. Horretarako, bi proiektu egituratzaile ditugu: LABe – Digital Gastronomy Lab, berrikuntza irekiko Living Lab bat, gastronomiako eta HORECA sektoreko produktu, zerbitzu eta esperientzia berriak probatu, elkarlanean sortu, testatu eta ikusarazteko; eta Culinary Action!, elikagaien industriako startupen azeleragailu bat.

MISIOA
Gastronomiaren eta jatetxeen industriaren katea eraldatzen laguntzea, enpresei eta gobernuei ezagutza diferentziala emanez negozioak, produktuak eta zerbitzuak eta politika publikoak diseinatzeari dagokionez, sukaldaritzako kalitatearen, jasangarritasunaren eta osasunaren printzipioen arabera, ikuspegi global eta lokal batekin eta, azken buruan, garapen ekonomiko eta soziala sortuz.

 

IKUSPEGIA
BCC Innovationek, 2020rako, honako hau izan nahi du: Munduko ezagutza-zentrorik onena, enpresen eta gobernuen berrikuntza-prozesuetan gastronomiaren eta sukaldaritzako esperientziaren ikuspegia txertatzeari dagokionez.

  • Konponbide apurtzaileak sortuz sukaldaritzaren munduak, chefak eta kontsumitzaileak, diseinuak eta teknologiak bat egiten duten puntuan.
  • Sarean lan eginez, balio gehien dakarten tokiko eta nazioarteko eragileen interkonexioa bermatuz.
  • Ezagutza diferentziala sortuz eta transferentzia bizkorrak eta egokituak bermatuz.
  • Bezeroari argi eta garbi bideratuta eta zerbitzua emateko asmoarekin.
  • Kalitatea efikazia eta efizientzia bermatuz

 

I+B+G-KO POLITIKA ETA HELBURUAK
BCC Innovation Basque Culinary Centerren gastronomiako zentro teknologikoa da. Haren misioa da gastronomia eta elikagaigintzako balio-katearen berrikuntza potentziala garatzea.

 

Horrela, ezagutza berria sortzen dugu, produktu berriak asmatzen eta garatzen ditugu enpresentzat eta, aldi berean, ekintzailetza sustatzen dugu. Emaitzak gizarteari transferitzen dizkiogu oro har, eta industriari bereziki, balio sozioekonomikoa sortuz.

Horretarako, harremanetan egoten gara enpresekin, bezeroekin, hornitzaileekin, administrazio publikoekin eta estatuko zein nazioarteko aliatuekin, sareko lana sustatuz.

Hauexek dira ZENTROAREN helburuak:

  • Ezagutza sortzea eta hori enpresen eta, oro har, gizartearen eskura jartzea
  • Modu aktiboan sustatzea sektorean oinarri teknologikoko enpresa berrien sorkuntza
  • Ezagutza sortzen duten nazioarteko beste zentro batzuekin elkarlanean aritzea, BCCIren osagarriak direnekin, alegia, garatzen ditugun berrikuntza- eta ikerketa-proiektuen sendotasuna indartzeko eta, aldi berean, BCCI marka merkatuan errotzen laguntzeko.
  • Elikagaien eta gastronomiaren balio-kate guztiko eragileekin lanean aritzea.
  • BCCko Zientzia Gastronomikoen Fakultatearekin elkarlanean aritzea, ezagutza sortzeko eta ezagutza hori gizartearen eskura jartzeko.

 

Era berean, BCCIk helburu gisa ezarri dio bere buruari kudeaketa-sistemaren efikazia eta etengabeko hobekuntza sustatzea.