Blog

image description

ENPRESENTZAKO BERRIKUNTZA

 

Gure bezeroentzat produktu berriak garatzen ditugu; gure sukaldariak eta teknologoak elkarlanean aritzen dira eskatutako zehaztapenak beteko dituzten produktuentzako ideia berriak sortuz. Ideiak prototipo bilakatzen dira, eta horiek azken kontsumitzaileei edota adituei ematen zaizkie proba ditzaten. Froga hauek, kontsumitzaile edo adituek produktutetatik zein eta zenbateraino gustoko duten, edota zein emozio sorrarazten dizkien ezagutzeko helburuarekin egiten dira.

Jarraian, eskaintzen ditugun zerbitzuen adibide batzuk azaltzen dira:

  • Ekoizpen industrialerako prest dauden elikagai berrien diseinu eta garapena laborategian: balio gastronomiko altukoak, sektore ezberdinentzako eskakizun ezberdinak  (flexitarianoak, barazki-jaleak, estaterako), egokitutako osagaien erabilera (nekazaritza produkzioko soberakinak, esaterako).
  • Balio gastronomiko altuko elikadura sistema metodo berrien barruan sartuz, koproduktuen balio-handitzea.
  • Analisi sentsorialaren ezagutza handia: kontsumitzaile eta talde entrenatuekin garatutako teknika analitikoak.
  • Inplizituki (elektroentzefalografia teknikak) eta esplizituki (pertsonak berak azalduta), emozioak eta elikagaiak batzen dituzten ikerketak.
  • Enpresa eskatzaileen beharrei eta gizarteko beharrei egokitutako eta garatutako sukaldaritza teknika berrien garapena.
  • Kultura berrietan sukaldaritza teknika internazionalen inklusioa.
  • Aintzinako sukaldaritza tekniken berreskuratzea eta gaur egungo aplikazioa.
  • Ezagutza gastronomikoaren mundu mailako sarea.
  • Gizatalde ezberdinetan elikadura ohitura osasuntsuak sustatuko dituen estrategien definizioa.
  • Produktu eta menuen balorazio nutrizionala eta hauen egokitzapena behar nutrizional espezifikoak betetzeko.

BEZEROAK