/tmp/nyjai.jpg Zentzumenezko Analisiaren Espainiako Elkartearen III. Biltzarra (AEPAS) – BCC Innovation

Single Blog

image description

Zentzumenezko Analisiaren Espainiako Elkartearen III. Biltzarra (AEPAS)

2019ko Ekainaren 26tik 28ra bitartean, Zentzumenezko Analisiaren profesionalen elkarteak antolaturiko III. biltzarra egin zen Basque Culinary Center-en eta nazionalitate ezberdinetako Zentzumen Analisirako 120 profesional baino gehiago bildu ziren bertan. Nazioarteko ospe handiko hizlarien parte hartzeari esker, ekitaldiak elikadurarekin zerikusia duten gaiak jorratu zituen zentzumenen zientziaren ikuspegitik, hala nola, pertsonalizazioa eta ongizatea, elikagaien kalitatea eta jasangarritasuna besteak beste.

Hiru egunetan zehar eztabaidatutako egitarauaren aniztasunak azpimarratu du analisi sentsorialak duen garrantzia bai elikagaien industrian, baita gastronomiaren munduan ere. Itzal handiko hizlariek, adibidez, Michael Bom Frøst, Lisa Methven, Tormod Næs, Isolda Vila eta Iñaki Etaio eztabaidatu beharreko gai ezberdinak abiarazi zituzten, eta ondoren, Espainiatik, Mexikotik edo Portugaletik etorritako 30 hizlaritik gora beste gai batzuk jorratu zituzten.