Gipuzkoako elikadura-sistemaren diagnostikoa
PROIEKTUARI BURUZ
BCCInn-eko Jasangarritasun Arloak gastronomia- eta elikadura-sistemaren erronka nagusiei aurre egin nahi die; hau da, elikagaiak gutxiago galdu eta alferrik xahutzea edo balio-katearen efizientzia handitzea, eta arazo horiei aurre egiteko orduan, ekonomia zirkularra funtsezko printzipio bat da.
Gipuzkoan, gastronomia gizartearen nortasunaren eta kulturaren adierazgarri da. Horren ondorioz nazioarteko erreferente izatera iritsi da, sukaldaritzako tradizioa eta abangoardia uztartuta. Alabaina, gastronomia sukaldaritzatik haratago doa, eta eragile katalizatzailea ere bada, zeinak balio-katearen hainbat puntutan eragin dezakeen.
Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA) finantzatutako proiektu baten parte da txosten honen asmoa. Proiektua 4 urtean gauzatuko da, eta haren epe luzeko helburu orokorra hauxe da: Gipuzkoako elikadura-sistemak nola funtzionatzen duen ezagutzea eta kuantifikatzea, gure lurraldeko elikaduraren sektorean ekonomia zirkularraren irizpideak eraginkortasunez txertatzeko ekintzak identifikatzeko.
Lehen fase honetan Gipuzkoako elikadura-sistemaren egungo egoeraren ikuspegi orokorra azalduko dugu, gerora etorriko diren ekintzetarako abiapuntu gisa.
Klikatu hemen txostenera sartzeko: Gipuzkoako elikadura-sistemaren diagnostikoa
Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiak finantziatu du: