Blog

image description

IKERKETA

 

BCC Innovationek bi ardatz nagusitan gauzatzen ditu ikerketa-proiektuak: EKONOMIA ZIRKULARRA/JASANGARRITASUNA eta OSASUNA, gaur egun gizartean puri-purian dauden erronkei erantzunez, argi eta garbi. Ongi definituta daude BCC Innovationen ikerketa-ildoak baina, hala ere, elkarri eragiten diote. Horrela, ikerketa eta transferentziaren arloko lanak burutzen ditu, honako hauetan ardaztutako proiektuak sustatzea barne:

Osasuna:

  1. elikaduraren inguruko jokamoldeak
  2. Osagai-iturri berriak identifikatzea edo elikagai berri osasungarriagoak sortzea
  3. Gastronomia pertsonalizatua, pertsonen dieta moldatuz hainbat datutan oinarrituta: profil omikoa, ezaugarri antropometrikoak, gustuak eta ohiturak, neurrira egindako produktuak diseinatzeko
  4. Elikagaiaren ezaugarri sentsorialen eta pertsonaren arteko elkarrekintzaren azterketa: zer-nolako eragina duten produktuaren onarpenean, eragiten dituzten emozioak eta herritarren ohiturak

Ekonomia zirkularra/Jasangarritasuna:

  1. Elikagaigintzan eta jatetxeen industrian sortutako koproduktuen balorizazioa

 

Ikerketa horiek burutzeko, elkarlanean aritzen gara beste zentro teknologiko batzuekin, unibertsitateekin eta industriarekin. Gizartearen beharrei erantzuteko partzuergoak eratzen ditugu, gastronomia geure bizitzak hobetzeko ardatz eta tresna aktibo bezala ulertuta.

Ikerketaren esparruan, BCulinary Lab izeneko ekimen bat dugu. Haren helburua da goi-sukaldaritzako teknika abangoardista eta garrantzitsuenak identifikatzea, ezagutza zientifikoz hornitzeko eta sortutako ezagutza guztia sektoreari transferitzeko.

Xehetasunak:

  • MIT Media Laben Open Agriculture proiektua: hondakinak hartzitu eta birbalorizatzeko tresna baten garapena.
  • Hartzitze-protokoloen eskuliburua, bazterkinen bidez produktuak sortzeko.
  • Hondakinak sukaldean berrerabiltzeko eskuliburua.