/tmp/jckbh.jpg 2021 MEMORIA BCC INNOVATION – BCC Innovation

Single Blog

image description

BCC Innovation 2021eko memoria aurkezten dugu

Garrantzitsua da azpimarratzea zein berezia izan den 2021a guretzat. Basque Culinary Centerren 10. urteurrena ospatu dugu. 10 urte horietan: gastronomia Zientzien Fakultatean hezkuntza-proiektua finkatu da, Gastronomiako Zentzumenen Zentro Teknologiko hau sortu da (2018 urtean) eta GOE (Global Open Ecosystem) izeneko ekimen berria sortzen hasi da, honen bidez, erakundea nazioartean talentua erakartzeko gune gisa indartzea espero dugu. Horretarako, 2019 urteaz geroztik, open innovation lan-filosofia gure living lab LABe-n inplementatu zen. Bertan, proban jartzen da sektoreko hainbat erreferentetan finkatu ahal izateko, gastronomiaren etorkizuna gurekin eraikitzen jarrai dezaten.

Hazkunde-urte hauetan, gure diziplina anitzeko lantaldeak (chefak, nutrizioan eta elikagaien teknologian adituak, eta adimen artifizialeko edo big datako teknologoek osatua) gastronomia erabili du gizartearen ongizatean bete-betean eragiten duten ekimenak ikertzeko, berritzeko eta garatzeko.

Aurten, ezin zen bestela izan. 2021ean proiektu zirraragarriak garatu ditugu, eta zentro teknologikoko lan-ildo bakoitza ahalik eta gehien inplikatu eta ahalegindu da helburuak lortzen:

OSASUNAri lotutako hainbat lan-ildoren aldeko apustua egiten dugu: gastronomia osasungarriarekin zahartze osasungarria sustatzeko, osasunaren prebentzioaren edo eta sustapenaren bidez, gizartean elikadura-ohitura osasungarriak sustatuz. Beste aldetik, gastronomia pertsonalizatua eta doitasunekoa, eta gastronomia terapeutikoa hainbat gaixotasun-profiletako beharrizan dietetikoei erantzungo dieten nutrizio-jarraibideak eskaintzeko, gaixotasunaren atxikidura eta pronostiko onena erraztuz. Hainbat dira ikerketa-ildo honetan kokatzen diren proiektuak: “Sukalmena In Age” eta “Cita Go-On“.

JASANGARRITASUNAri dagokionez, elikadura-sistema munduak gaur egun aurre egin behar dien erronka handien ardatz gisa ulertzen dugu, bereziki larrialdi klimatiko, ekologiko, sozial eta sanitarioena. Hori kontuan hartuta, “Zero waste” fokuan sakontzen dugu, ingurumen-inpaktua murrizteko jardunbide egokiak bai produktuetan, bai prozesu eta zerbitzuetan ikertuz. Gainera, eredu gastronomiko arrakastatsua eta iraunkorra lortzeko, teknologia digitalak erabiltzen ditugu, ekodiseinuko elementuak produktuetan integratzen ditugu eta biodibertsitatea babesten saiatzen gara. Aurtengo gure proiektuetako batzuk: “Building a green gastronomic city” eta “Arquetipo de Gipuzkoa”, besteak beste.

Guretzat, ZENTZUMENEZKO ANALISIA kontsumitzailea ulertzeko ezinbesteko tresna da. Hori dela eta, elikagaien aukeraketarekin eta hautematearekin lotutako prozesuak ulertzen saiatzen gara, egoera pertsonala eta testuingurua kontuan hartuta. 2021ean, lan-ildo honekin lotutako hainbat ikerketa-proiektu izan ditugu, hala nola: “Buru (t) sen” eta “Begi-Digitala“.

Gure beste ildoetako bat SUKALDARITZ-ZIENTZIA da, sektoreko hainbat joerari erantzuten saiatzen garen lan-ildoa:

  • Paradigma aldaketa: proteina alternatiboak eta elikatzeko modu berriak
  • Produktuen jatorria eta gardentasuna
  • Osagai berriekiko eta elikadura osasungarriarekiko jakingura

Horrekin lotuta, honako proiektu hauek garatu ditugu: fruta deshidratatuaren sektorean berrikuntza egin teknologia berri batekin, ready-to-eat edo ready-to-heat snak sorta bat sortzea eta Ekuadorko produktuen balorizazioan aktiboki parte hartu dugu.

Etorkizunera egokitzeko ERALDAKETA DIGITALA garatzea ezinbestekoa da. Hortaz, teknologia berrien bidez zereginak automatizatzearen alde egiten dugu, pertsonen, ostalarien, zein bezeroen bizi-kalitatea hobetzeko. Gure LABe (Digital Gastronomy Lab) ekimenaren bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta, elkarlanean lan egiten dugu produktu, zerbitzu, soluzio eta teknologia berriak prototipatzeko, probatzeko eta elkarrekin diseinatzeko, jatetxeko esperientzia hobetu ahal izateko. Gainera, testatzeko gune honetan, bezeroekin esperientziak sortzen ditugu, hala nola: Eyetracking edo 3D elikagaien inprimagailuak.

Gastronomiaren etorkizunaren PROSPEKTIBA arloan, “food” eta “rest tech” munduko ekintzaileekin batera lan egin dugu, enpresa-estrategien eta lurralde-politiken diseinuan balioa ematen duten hausnarketak sortuz, non berrikuntza bultzatzen den eta, azken batean, garapen ekonomikoa eta soziala sustatzen den.

Zentro teknologiko gisa, berebiziko garrantzia du DIBULGAZIO ZIENTIFIKOAK, gure ezagutza gizarte osora irits dadin. Beraz, aurten BCC Innovation buru duten bi ekitaldi izan dira: “Iraunkortasunari buruzko X. Jardunaldiak”, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera antolatuak, eta “Gastronomia: etorkizuneko osasuna”.

Bestalde, ez dugu ahaztu behar 2021ak bere zailtasunak ere ekarri dituela, bai osasun mailan, bai maila makroekonomikoan. Hala ere, enpresek berrikuntzaren alde egindako apustuari esker (lehiakortasun-formula gisa) eta gure lanean jarritako konfiantzari esker, BCC Innovation-ek aurrerapen eta garapen esanguratsua lortu du Zentro Teknologiko gisa honako hauetan:

  • Negozio-bolumena
  • Gure ikerketen inpaktua
  • Argitalpen zientifikoen kopurua
  • Konexio eta aliantza berrien sorkuntza

Behin 2022an sartuta, ilusioz eta energiaz aurre egiten diegun erronka berrietan murgilduta gaude, etorkizun gozo, osasungarri eta iraunkor baten oinarriak elkarrekin eraikitzeko asmoz.