Single Blog

image description

XII. Jasangarritasun Jardunaldiak berrikuntzan eta lankidetzan jarri du atentzioa gastronomia jasangarria lortzeko bide gisa

BCC Innovation, Basque Culinary Centerreko gastronomiako zentro teknologikoak, antolatu du XII. Jasangarritasun Jardunaldia Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin  “Gastronomia jasangarrirantz: berrikuntza eta kolaborazioa ekinean” izenburupean. Topaketa honen helburua izan da gizarte gisa landu behar ditugun erronkak mahai gainean jartzea, klima-aldaketa edo elikagaien xahutzea, ezagutza berria sortzea, eragileen arteko lankidetza edo elkarrizketarako gune berrien sorkuntzaren bidez.

José Ignacio Asensio, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasuneko Diputatua eta Begoña Rodríguez, BCC Innovation-eko zuzendariak, eman diote hasiera jardunaldiari.

Sektoreko hainbat profil bildu dira: ikertzaileak, nekazariak, chefak, ekintzaileak eta proiektuak. Carmen Urbano (Cocina Lab), Inma Batalla (BC3 Basque Center for Climate Change), Fernando Martínez Peña (Cita Aragón), Berta Vidal (Espigoladors), Jose Peláez (LABe–Digital Gastronomy Lab), Fermín Serrano Sanz (Fundación IBERCIVIS), Bella Bowring (Gerald’s Bar), Jose Manuel Iglesias y Lucía Calvo (La Despensa de Lujo), Denis Ugalde (Somos Oreka), Sandra Isabel Novo (Sostenibles Network), Cinta Lomba (BCC Innovation), Noemi de la Fuente (BCC Innovation) eta Elena Pitak (Fundación Biodiversidad) hartu dute parte ekitaldian.

Carmen Urbano, enpresen garapen korporatiboan eta nazioartekotzean aditua eta Cocina Lab-eko arduradunak –ekimen honek ko-kreazioa herraminta gisa erabiliz Aragoiko elikagaiak sustatzen ditu– eman dio hasiera jardunaldiari “Elikadura-sistemen iraunkortasunerako erronkak eta aukerak” hitzaldiarekin. Urbanok azpimarratu du zenbait eragileen eta herritarren parte-hartzearen bidez, haien konpromisoa eta lankidetzarekin gizartearen erronkei aurre egiteko modukoak direla.

Jarraian, ‘Living labs eta hubs-ak gastronomiaren aldaketa iraunkorrean’ tituluarekin Inma Batalla (BC3 Basque Center for Climate Change), Fernando Martínez Peña (Cita Aragón) eta Berta Vidal-ek (Espigoladors) partekatu dute mahai ingurua, non metodologia parte-hartzailea, etengabeko berrikuntza eta hainbat esparrutako eragileen parte-hartzearen garrantzia azpimarratu duten. Jose Peláez LABe–Digital Gastronomy Lab-eko eraldaketa digitaleko eta berrikuntzako arduradunak moderatu du mahai ingurua.

Fermín Serrano Sanz ikertzaileak (Fundación IBERCIVIS) herritarren funtsezko rola azpimarratu du zientziaren garapenean eta aurrerapenean, maila guztietan. “Parte- hartzea eta sareak, hiritar zientzia” izenburupean, Serranok herritarren zientzia “oso interesgarria dela, batzuetan zientzia iritsi ezin den lekuetara iristen baita” defendatu du.

“Debatera eta gogoetara gonbidapena: lankidetza-sareak eraikitzen gastronomian jasangarritasuna lorzteko” mahai ingurua Bella Bowring (Gerald’s Bar) José Manuel Iglesias eta Lucía Calvo (La Despensa de Lujo), Denis Ugalde (Somos Oreka) eta Sandra Isabel Novok (Sostenibles Network) osatu dute. Besteak beste, honako gaiak landu dira: tokiko kontsumoa bertako ekoizleen bidez, elikagai-soberakinak birbalorizatzeko prozesuak, landa-eremua ureztatzea edo ekoizleen eta herritarren artean zubiak sortzeko tresna digitalak. Mahia ingurua Noemi de la Fuentek, BCC Innovation-eko negozioen garapeneko koordinatzaileak, moderatu du.

Elena Pitak (Fundación Biodiversidad), eman dio amaiera jardunaldiari “Jasangarritasuna ekinera eramaten: etorkizuneko erronkak eta hurrengo pausoa” hitzaldiarekin. Pitak azpimarratu du “etorkizuneko erronkak esan arren, gaur egungoak direla ulertu behar dugu”. Horrez gain, beste zenbait ideien artean, gastronomia jasangarria aipatu du, “osagaien jatorria, nola lantzen diren eta merkatuetara eta gure plateretara nola iristen diren kontuan hartzen duen sukaldea”, eta Biodiversidad Fundazioan egindako proiektu batzuk ere azaldu ditu, adibidez, “Pasture” proiektua edo “Naturaleza Pastoreada”, “ikaskuntza sustatzen duten edo talde-lana sustatzen duten” proiektuak.

  • PARTEKATU
  • TWEET
  • PIN