/tmp/mxnbn.jpg MINDFUL KIDS – BCC Innovation

portfolio

image description

MINDFUL KIDS

PROIEKTUARI BURUZ

Gaur egun estrategia ugari daude abian eskola-umeen elikadura-ohiturak hobetzeko.
Minduful eating edo elikadura kontziente delakoa da horietako bat. Egoera kontrolatuz, modu kontzientean eta gorputzaren seinale fisiologikoei erantzunez jatean datza. Elikadura kontzientean oinarrituta helduekin egin diren esku-hartzeek frogatu dute eraginkorrak direla elikadura-ohiturak aldatzeko eta pisua kontrolatzen laguntzeko. Mota honetako esku-hartzeak haurrentzako baliagarriak izan litezke elikagai osasungarriagoak hautatzen has daitezen.
Proiektu honen xedea da 8 eta 11 urte bitarteko eskola-umeen kasuan Mindful eating estrategiak duen eraginkortasuna ebaluatzea, jaten duten janari kantitateari eta aukeratzen dituzten elikagaiei dagokienez.

PROIEKTUAREN INFORMAZIOA

  • Egilea: BCC Innovation
  • Argitaratze data: 3 Apr, 2019
  • Kategoria: IKERKETA

Erlazionatutako proiektuak

BURU(T)SEN

IKERKETA

GASTROTEMPUS

IKERKETA

Building a green gastronomic city

IKERKETA, INNOVACIÓN