/tmp/jxhoj.jpg ESNE PRODUKTUEN BIRBALORIZAZIOA – BCC Innovation

portfolio

image description

ESNE PRODUKTUEN BIRBALORIZAZIOA

PROIEKTUARI BURUZ

Goenaga jogurt-enpresa esnekiak ekoizten dituen familia-enpresa bat da. Brown Swiss arrazako behiak erabiltzen dituzte, eta beren animalia propioak dituzte, jogurtak eta esnekiak prestatzeko. Ekoizpena Ibaetako landa-eremuan dagoen baserri batean egiten dute, Ondarretatik 3 km-ra. Familiak tradizioa zuen esnearen ekoizpenean, eta 1983an esnearekin jogurta ekoizteari ekin zioten.

Proiektu honen bitartez, BCC Innovationek aholkularitza eman zion Goenaga enpresari bere produktuak (esne-gain krema eta jogurt-gazura) birbaloratzeari dagokionez, etxean eta gastronomiaren alorrean horien kontsumoa sustatzeko. Alde batetik, esne-gain kremaren kontsumoa eta salmenta sustatu nahi dira, etxean egiteko moduko aplikazio sinpleekin. Bestalde, jatetxeetan gazura eta jogurt solidoa lortzeko jogurtaren erabilera ere bultzatu nahi da. Horretarako, produktu horiek eskuratzeko teknika era erraz batean azaltzen da. Proiektuaren emaitza bezala, bakoitzaren aplikazioak eta elaborazioak garatu ziren, horien balioa eta moldagarritasuna erakusteko.

Tarta de queso

Lemon Curd

Vinagreta

PROIEKTUAREN INFORMAZIOA

  • Egilea: BCC Innovation
  • Argitaratze data: 3 Apr, 2019
  • Kategoria: BERRIKUNTZA

Erlazionatutako proiektuak

BAZTERKINEN BIRBALORIZAZIO GASTRONOMIKOA

BERRIKUNTZA, INNOVACIÓN