Adinduak Alimentación

PROIEKTUARI BURUZ

Gipuzkoarren herenek 55 urte baino gehiago dituzte, eta aurreikuspenen arabera euskal herritarren erdiek 55 urte baino gehiago izango dituzten 10 urte barru. Datozen urteotan Europan gertatuko den populazioaren piramidearen alderantzizkatzearen adibide garbia da hori. Beste adin-tarteak bezalaxe, 55 urtetik gorakoen gizataldean ere aniztasuna da nagusi:  Askotariko bizi-istorioak eta -ibilbideak, beharrak eta zahartzeko moduak dituzten pertsonak, eta sakon ikertu beharreko desioak, espektatibak eta gustuak adierazten dituztenak. Ezin ahaztu daiteke, halaber, adina ez dela gaur egun elementu homogeneizatzailea eta zahartzaroaren kontzeptua aldatzen ari dela, eta beharrezkoa dela orain arte zahartzarotzat ulertu dugun horren birformulazioa: Nortzuk eta nolakoak izango dira etorkizuneko adinekoak, gaur egun 65 urteko pertsona batek ez badu sentitzen zaharra dela?

Adinduak Alimentación proiektuaren xedea da adin-talde horretan dauden segmentuak ikertzea, elikaduraren alorrean dituzten espektatibak, gustuak eta beharrak ebatziz, haien bizi-kalitatea eta ongizatea hobetuko duten neurrirako produktuak eta konponbideak diseinatzeko. Proiektua gauzatzeko laguntza eman digute EHUko Nutrizio eta Obesitateari buruzko lantaldeak, Donostiako Udalak, Donostia Lagunkoia Hiri Planaren bidez, bai eta AITA MENNIk ere.

verduras

PROIEKTUAREN INFORMAZIOA

  • Egilea: BCC Innovation
  • Argitaratze data: 3 Apr, 2019
  • Kategoria: IKERKETA

Erlazionatutako proiektuak

SUKALTXIKI

IKERKETA

GASTROSPORTOMIKA

IKERKETA

BASALANDAREAK ETA HORIEN BALIO GASTRONOMIKOA

IKERKETA