/tmp/qlovl.jpg GURE GENETIKAREN ETA MIKROBIOTAREN JANGALEAREN ARABERA JATEA – BCC Innovation

Single Blog

image description

GURE GENETIKAREN ETA MIKROBIOTAREN JANGALEAREN ARABERA JATEA

Ibermáticak adimen artifizialeko plataforma bat sortu du, elikadura pertsonalizatua sustatzearen alorrean ikertzaileentzako funtsezko tresna izan dadin.

Isila, ezin esan daiteke isila denik. Kontrakoa, egia esan. Eta, agian, hori da laugarren industria-iraultza bizitzen ari den belaunaldiaren parte izateko probarik agerikoena: etengabe ari dira hari buruz hizketan. Eta, modu mailakatuan, sektore guztiak ari dira aurkitzen probetxua ateratzeko modua. Izan ere, norbaitek pentsa lezake (akaso, edozer Industria 4.0 etiketa pean sailkatzearen ajeak dira) blockchaina, big data edo adimen artifiziala industriaren prozesuekin baino ez daudela lotuta, eta uste hori guztiz okerra da. Edo hori aldarrikatzen dute gastronomiaren sektorean; bertan, izan ere, dronak erabiltzen dira dagoeneko laboreak modu selektiboan ureztatzeko, blockchaina funtsezko elementua da kontsumitzaileak elikagai baten ekoizpen-prozesu guztiaren berri izan dezan eta nutrizioaren alorreko doktore batek chef batekin lan egin dezake big datako aditu batekin bezalaxe.

INFORMAZIO GEHIAGO

  • PARTEKATU
  • TWEET
  • PIN