/tmp/brmyk.jpg LABe-K PUBLIKO BERRIAK ERAKARRIKO DITU, ETA HORI APROBETXATZEKO GAUZA IZAN BEHAR DUGU – BCC Innovation

Single Blog

image description

LABe-K PUBLIKO BERRIAK ERAKARRIKO DITU, ETA HORI APROBETXATZEKO GAUZA IZAN BEHAR DUGU

Aldundiaren, Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren finantzaketa jaso arren, esan daiteke foru-erakundea dela LABe proiektuaren liderra, aurrekontuaren guztizko 2,4 milioietako 1,3 jarri baititu. «Ekonomia sailean oso argi genuen Gipuzkoako sektore estrategikoak diseinatu behar genituela, eta gastronomia da gure indarguneetako bat. Ikusi genuen erreferenteak ginela tokiko produktutik hasi eta etxetresna elektrikoen fabrikazioraino. Balio-kate osoa genuen, eragile guztiekin. Zer falta zen? Sektore guztietan eragiten ari den eraldaketa digitala txertatzea», dio Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako foru-diputatuak. Haren iritziz, «Michelin izarra duten sukaldarien belaunaldiak ordezkoak izan behar ditu», eta puntu horretan kokatzen du LABe.

INFORMAZIO GEHIAGO

  • PARTEKATU
  • TWEET
  • PIN