portfolio

image description

LABE – DIGITAL GASTRONOMY LAB

PROIEKTUARI BURUZ

ZER DA LABe?

LABe laborategi dinamiko bat izateko jaio da: living lab bat, gastronomiaren balio-kateko kontzeptu, produktu, zerbitzu eta esperientzia berriak asmatzeko, elkarrekin sortzeko, prototipatzeko eta testatzeko, betiere osagai teknologikoa kontuan hartuta.

Ingurune paregabe batez ari gara. Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren prisman dago, Donostian (Gipuzkoa), eta aukera emango digu merkatuko benetako konponbideak behatu, neurtu eta ebaluatzeko, erabiltzaileen beharrei erantzuten dieten eta pertsonen bizitzari eta planetari balioa gehitzen dioten ekimenak sustatuz.

 Berrikuntza
Pertsonen, gastronomiaren y teknologiaren arteko elkarrekintza da gunearen giltzarria. Elkarrekintza hori bultzatzeko benetako agertoki bat: sukaldeak, prototipatzeko eta ekipamenduen erabilgarritasuna probatzeko espazioak edo areto esperimental bat, teknologia erabiliz esperientzia estimulatzaile eta gogoangarrietan murgiltzeko.

 Integrazioa

Gastronomia balio-kate batek osatzen du, produktutik hasi eta, eraldaketatik, jatetxeen-industriatik, ekipamenduetatik eta teknologietatik igaro ondoren, mahaira iritsi arte. Gaur, inoiz baino premiazkoagoa da produktuen eta prozesuen kalitatea eta jasangarritasuna teknologiaren eta mundu digitalaren inpaktuarekin integratzea.

LABek esperimentazioa eta konponbide teknologikoak integratuko ditu kate horretan, enpresa-proiektu berriak, HORECA sektorearen digitalizazioa eta enpresen I+Ba sustatzeko asmoz. Startaupen eta enpresa globalen eta ingurunearen talentua erakarri eta areagotuko duen ekosistema berritzaile eta ekintzaile bat, balio-kate gastronomikoaren eragileen artean zubi-lana egiteko asmoa duena.

Jatetxe esperimentala
LABeren barnean egongo da LABe Restaurant ekimena. Esperimentaziora eta ikaskuntzara bideratutako jatetxe bat izango da, jendearentzako irekia, bertan sukaldariek eta mahaikideek aukera izan dezaten kontzeptu gastronomiko, produktu, elikagai, gailu edo teknologia berriak probatzeko. Espazio horretan, gainera, gastronomiaren eraldaketaren lekuko izango dira, eta ahaleginak egingo dira plazera, osasuna eta ezagutza bateratzen dituzten esperientzia pertsonalizatuak eskaintzeko.

PROIEKTUAREN INFORMAZIOA

  • Egilea: BCC Innovation
  • Argitaratze data: 2019-09-16
  • Kategoria: EKINTZAILETZA

Erlazionatutako proiektuak

BEHATOKI

EKINTZAILETZA