JAKI 60+

PROIEKTUARI BURUZ

BCCInnovation-ek JAKI 60+ proiektuaren garapenean parte hartzen du, adineko biztanleriarentzako xamurrak, mamitsuak eta erakargarriak diren proteina matrize berriak garatzera zuzenduta. JAKI 60+, adinekoen artean dieta osasuntsuagoa sustatzeko produktu berriak eta sukaldaritzako teknika espezifikoak garatzera eta ezartzera zuzendutako I+D+i proiektu berria da. Proiektuak euskal biztanleriaren osasunarekin eta zahartze osasuntsuarekin zerikusia duten ikerketen arloan lagundu nahi du, ongizate fisiko, sozial eta emozional handiagoa lortuz. Proiektua GSR-k zuzentzen duen partzuergo batek garatzen du, Ausolan, Basque Culinary Center-eko BCCInnovation, ISEA eta Leartiker-ekin lankidetzan. 

BCCInnovation-eko taldeak proiektu honetan, garapen berrietan erabili beharreko sukaldaritzako teknika egokien inguruko ezagutza emanez, produktuen ezaugarri organoleptikoak hobetuz eta proiektuaren kontsumitzaile eta onuradun potentzialen, adineko biztanleriaren, onarpena eta ongizatea bilatuz parte hartzen du.

Proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren laguntza ekonomikoa jasotzen du Nekazaritza, Elikadura eta Arrantza sektoreetan ikerketa, garapen eta berrikuntzarako 2018ko laguntzen bidez.

PROIEKTUAREN INFORMAZIOA

  • Egilea: BCC Innovation
  • Argitaratze data: 30 Nov, 2019
  • Kategoria: IKERKETA

Erlazionatutako proiektuak

GASTROSPORTOMIKA

IKERKETA

NEUROZAPOREA

IKERKETA

BASALANDAREAK ETA HORIEN BALIO GASTRONOMIKOA

IKERKETA