Single Blog

image description

BCC INNOVATION CHEFSACHE 2018N

Chefsache sukaldaritzako konferentziaren hamargarren edizioa 2018ko irailaren 16an eta 17an antolatu zen Düsseldorfen, eta hamarkada bat darama Alemaniako sukaldaritzaren arloko ekitaldi garrantzitsuena izaten. Hamar urte hauetan, Chefsachek Europa erdialdeko publikoari aurkeztu dizkio nazioarteko sukaldaritzako figura nabarmenenak, tartean Espainiako chef talde garrantzitsu bat. Hiru Roca anaiak, Elena Arzak, Andoni Aduriz, Albert Adriá, Quique Dacosta, Eneko Atxa, Andreu Genestra eta Fernando Canales ekitaldian izan dira urte hauetan, eta sukaldaritzako sormena erakutsi dute ongi informatutako publiko zorrotz eta profesional baten aurrean.

INFORMAZIO GEHIAGO

  • PARTEKATU
  • TWEET
  • PIN