PROJECT GASTRONOMÍA COPENHAGEN TECHFESTIVALEN
Interfaze fisiko zein abstraktuek forma ematen diote elikagaiekin dugun harremanari. Dela ogitartekoen bilkariak eragindako «erosteko» bulkadan, dela bazkaltzeko gustatzen zaigun txoko horretan, diseinuaren esku ikusezinaren araberakoa da jaten duguna eta hori jateko modua, bai eta horien aurrean dugun jarrera ere.
Osagai berriak gure sukaldean sartu ahala eta elikagaiak konplexuago bilakatu ahala, nola aprobetxa genezake teknologia gure elikadura-sisteman intimitatea, konexioa, gardentasuna eta bestelako giza elementuak babesteko?