/tmp/mdztr.jpg FOODRUS – BCC Innovation

portfolio

image description

FOODRUS

PROIEKTUARI BURUZ

9 eskualdetan elikadura-sistema erresilienteak sortzeko Europako proiektua

Deustuko Unibertsitateak koordinatzen du FOODRUS proiektua eta Europako 10 herrialdetako 29 bazkidek osatzen dute, horien artean dago BCC Innovation. Proiektuaren helburua elikagaien galerak eta alferrik galtzea mugatzea eta baliabideen eraginkortasuna sustatzea da nekazaritzako elikagaien balio-katearen etapa guztietan.

Nekazaritzako elikagaien balio-kateak, ekoizpen primariotik hasi eta etxean produktuak kontsumitu eta hondakinak deuseztatu arte, ez dira batere eraginkorrak. Mundu mailan, ekoitzitako elikagai guztien herena bota edo alferrik galtzen da, eta Europan, galera horrek 143 mila milioi euroko galera eragiten du urtero. Europako FOODRUS proiektuak erronka horiei heldu nahi die, Europako 9 eskualdetan elikadura-sistema erresilienteak sortuz. Hori lortzeko, proiektuak 23 irtenbide zirkular probatuko ditu, lankidetzako berrikuntza-modu desberdinen bidez, besteak beste: teknologikoa, soziala, antolaketakoa eta fiskala.

FOODRUSek hiru proiektu pilotutan probatuko ditu soluzio horiek:

  • Prestatutako barazki eta entsaladetan zentratutako proiektu pilotu bat Espainian;
  • Haragia eta arraina ardatz bezala duen proiektu pilotu bat Danimarkan;
  • Ogiaren balio-katean zentratutako proiektu pilotu bat Eslovakian.

Frogatutako irtenbideen erreplikagarritasuna sustatzeko, FOODRUSek praktika egokien tresnak prestatuko ditu, ‘follower’ bezala Europako sei eskualde tartean sartuz: Valentzia (Espainia), Cluj-Napoca (Errumania), Budapest (Hungaria), Linz (Austria), Plovdiv (Bulgaria) eta Halandri (Grezia).

FOODRUS proiektuak Europar Batasunaren  Horizonte 2020 Ikerketa eta Berrikuntza Programaren finantzaketa jaso du, eta 2020tik 2024ra garatuko da.

PROIEKTUAREN INFORMAZIOA

Erlazionatutako proiektuak

NEUROZAPOREA

IKERKETA

BASALANDAREAK ETA HORIEN BALIO GASTRONOMIKOA

IKERKETA

Adinduak Alimentación

IKERKETA

alimentación sana