/tmp/rhynx.jpg GASTRO-MICRO – BCC Innovation

portfolio

image description

GASTRO-MICRO

PROIEKTUARI BURUZ

GASTRO-MIKRO: mikroorganismoak sukaldaritzan.

BCCInnovation HORECA sektorean sortutako azpiproduktuen berrerabilpena bultzatzen duen ekimenarekin bat dator. BCulinaryLab ekimenaren bidez, BCC-ek urteak daramatza azpiproduktuen berrerabilpena sustatzen eta horiek “osagai berri” gisa erabiltzen balio erantsi handiko produktu berritzaileak garatzeko. Lehengai modura interesa duten azpiproduktuak identifikatzeko balio izan duten proiektu ugari burutu eta hartzidura garatzeko teknologien diseinuan kolaborazioak egin ondoren, BCCInnovation-ek hartzidura prozesuan ematen diren transformazioen ezagupenean, batez ere eraldaketa mikrobiologikoetan, sakontzeko abian jarri du proiektu hau.

Proiektuan zehar, landare jatorriko lehengaien (batez ere fruta eta barazki freskoen kontsumoaren azpiproduktuak) eraldaketan parte hartu eta gaur egungo errezetetan nahiz tradizionaletan eta kultura desberdinetan erabiltzen diren populazio mikrobiologiko nagusiak zehazten dira. Gainera, proiektu honetan lan egiteko aukeratu diren lehengai askok olio esentzial eduki handia dutenez (adibidez, zitrikoen larruazalak), horiek berreskuratzeko lanean ari da, azpiproduktu berdinetik abiatuz hainbat osagai baliotsu lortuz. Kultura, mikrobiologia, elikagaien analisi fisiko-kimikoa eta zentzumen analisia batzen dituen proiektua … gastronomia zientzien eredu aparta.

Proiektua Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Sailburuordetzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak finantzatzen du.

 

 

PROIEKTUAREN INFORMAZIOA

  • Egilea: BCC Innovation
  • Argitaratze data: 2 Apr, 2020
  • Kategoria: IKERKETA

Erlazionatutako proiektuak

GASTROVALOCAL

IKERKETA

Building a green gastronomic city

IKERKETA, INNOVACIÓN

GASTROSASUNA

IKERKETA