/tmp/rjlay.jpg GASTRONOMIAREN SEKTOREKO ZENTRO TEKNOLOGIKOA – BCC Innovation

Single Blog

image description

GASTRONOMIAREN SEKTOREKO ZENTRO TEKNOLOGIKOA

Basque Culinary Centerrek gastronomian espezializatutako lehen zentro teknologiko espezializatua sortu du, BCC Innovation, munduko erreferente bilakatzeko asmoarekin. Zentroak ezagutza sorraraziko du gastronomiaren sektorearen inguruan eta zenbait helburu beteko ditu: ezagutza aberastasun bilakatzea, enpresetan berrikuntza sustatzea eta enpresa berrien sorrerari babes aktiboa ematea, sektorearen etorkizuna bermatzeko.

Hainbat diziplinatako ikertzaileek, teknikariek eta kudeatzaileek osatutako 25 pertsonako lan-talde bat arituko da BCC Innovationen. 2017an, Basque Culinary Centerreko I+G zentroa 40 enpresa eta erakunderekin baino gehiagorekin jardun zen elkarlanean, Estatuan eta nazioartean erreferente diren ikerkuntza-zentroekin aliantzan, proiektu publiko eta pribatuen bidez.

INFORMAZIO GEHIAGO

  • PARTEKATU
  • TWEET
  • PIN