BRAINY TONGUE
Sentsorialtasunaren gaia argituko duen zientziaren eta sukaldaritzaren arteko truke bat sustatzeko asmoz, Andoni Luis Aduriz (Mugaritz, Errenteria), Luis Serrano eta Matthieu Louis (Erregulazio Genomikoko Zentroa); eta Joxe Mari Aizega (Donostiako Basque Culinary Centerreko zuzendaria) CRGren egoitzan izan dira Brainy Tongue aurkezten. Lankidetzan oinarritutako diziplinarteko proiektu bat da, pertzepzioa zuzentzen duten misterioak argitzen saiatuko dena.